Jardueren egitura
VG Tokiko Conama topaketa hau berritzailea izatea nahi dugu; ez jorratu beharreko gaietan bakarrik, baita egiteko moduari dagokionez ere. Horregatik, hainbat formatu programatu ditugu, edukiak irekian lantzeko:
Osoko bilkurak
Topaketako parte-hartzaileen osoko bilkurak. Osoko bilkura horietan, “hiria pentsatzeko” hainbat ikuspegi landuko dira, lau gonbidatu aditurekin; horien hasierako hitzen ondoren, solasean ariko dira, eta bertara bildutakoek edo ikusleek galderak egin ahalko dizkiete, idatziz edo twitter bidez.
Mahai-inguru politikoak
Gobernu-talde berriek Topaketako ardatz tematikoen inguruan dituzten proposamen estrategikoak ezagutzeko saioak izango dira. Tertulia moduan, lau alkateak edo arduradunak elkarrizketatuko ditu moderatzaile batek, hiriaren eta topaketan planteatutako ardatzei dagozkien planen inguruan epe ertain eta luzera duten ikuspegiari buruz.
Jardunaldi teknikoak
Esperientzia kontsolidatuei buruz mintzatzeko saioak. Mahai bakoitzeko, esperientziak eta lau hizlariei egin beharreko galderak hautatuko ditu batzorde tekniko batek, eta hasierako hitzen ondoren, horietan sakonduko dute, ikusleek eta twitterreko jarraitzaileek egindako eta planteatutako galderako inarri hartuta.
Network Café
Zortzi-hamar laguneko mahaietan eztabaidetarako oinarri gisa aurkezteko zortzi esperientziaren hautaketa. Elkarren segidako 25 minutuko hiru aurkezpen/eztabaida, horietako bakoitzean ikusleak aldatuta.
Tailerrak (Pecha kucha)
Proposamen bat oinarri duten hainbat aurkezpen dira, eta solaskideak azalduko ditu, horren garrantzia bere testuinguruan jartzeko. Aurkezpen horren ondoren, pecha kucha formatuan aurkeztuko dituzten hizlariek euren ideiak, formatu horrek hainbat hizlariren ideiak partekatzeko modua ematen baitu, aurkezpen laburren bidez interesa eta arreta handia mantenduz. Horretarako, 20 irudi edo diapositiba erabili ahal izango ditu hizlari bakoitzak, eta bakoitza 20 segundoan erakutsi.