Español English Euskera
Zientzia Batzordea

 
  • José Fariña



Arkitekto doktorea, Zuzenbidean lizentziatua, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko katedraduna Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan eta Europar Batasunaren eta Espainiako Gobernuaren Hiri Diseinu Iraunkorreko aditua; halaber, Urban eta Cuadernos de Investigación Urbanística aldizkarien zuzendaria da eta hirigintza, lurralde, paisaia eta iraunkortasunaren inguruan dituen ikuspegiak bere blogean ezagutarazten ditu.
 

  • Ramon Folch



Biologian doktorea, sozioekologoa. Bere jarduketa-eremuak lurraldea eta hirigintza iraunkortasunaren ikuspegitik ikertzea eta kudeatzea dira, berorrek lagundu duelarik ikuspuntu hori definitu eta garatzen. 1994. urteaz geroztik bere estudio profesionala zuzentzen du, hots, ERF, Gestió i Comunicació Ambiental, S.L. Erromako Klubeko Espainiar Kapituluko kide eta argitalpen ugariren egile da.
 

  • Luis Andrés Orive



Vitoria-Gasteizko Udaleko Hiri Eremu eta Ingurumen Arloko koordinatzailea. Lurralde-azterketa eta Paisaiaren Plangintzako doktorea eta alboko irakaslea da, SUNY-ESF New Yorkeko Unibertsitateko Paisaiaren Arkitekturako masterrean. Udalaren Ingurugiro Gaietarako Ikastegia bultzatu eta zuzendu zuen 1989.ean sortu zenetik 2008. urtera arte, eta bertan, besteak beste, VITORIA-GASTEIZKO ERAZTUN BERDEAREN proiektua garatu zuen. Gaur egun, gainera, HABITAT-NUren Espainiako batzordeko “Hiri Iraunkortasuneko Praktika Egokien Epaitegiko” aditu iraunkorra da.

  
  • Jorge Ozcáriz



Mendi Ingeniaria. Consultoría y Medio Ambiente Vitoria S.L. enpresako bazkide da, eta bertatik “Espainiarako Aldaketa Globala 2020/50” izeneko programan esku hartu du, “Jardutearen erronka” programaren 0 txostena eta Hiriari eskainitako txostena idatziz. Vitoria-Gasteizko Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendaria eta Vitoria-Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko ingurumen-zuzendaria izan da.

  • Fernando Prats



Arkitekto Hirigilea. AUIA estudioko bazkide sortzailea da. Espainiako iraunkortasunaren aldeko estrategia enblematikoen zuzendari izan da, eta tartean, Calviáko Toki Agenda 21 eta Lanzaroteko Biosferaren Erreserbarako estrategia. Espainiarako Aldaketa Globala 2020/50 programarako CCEIMeko aholkularia izanik, Palmako Hondartzako iraunkortasun-arloko aholkulari eta koordinatzaile ere bada.
 

  • Antonio Serrano



Fundicot, Lurralde Antolamendurako Lanbide arteko Elkarteko presidentea. Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Biodibertsitaterako idazkari nagusia izan zen. Lurralde-arloko aditu izanik, “Espainiarako Aldaketa Globala 2020/50” programaren Garraio sektoreko txostena zuzendu du.

Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)