Topaketan, bi gertaera integratu eta deialdi orokorraren osagarri izango diren hainbat jarduera eta bilera programatuko dira, beste hainbat gaitan eta ikuspegitan sakontzeko. Gertaera horiek proposamenean parte hartuko duten bestelako erakundeek sustatuko dituzte, oro har..
- Panel erakusketa
Parte-hartzaileen esperientzia eta proiektuekin. Hiriak iraunkortasun arloan zer-nolako ildotan mugitzen diren ikusteko.
- Udalerri txikien topaketa
Conama Fundazioak antolatuta, Ingurumen, eta Landa eta Itsas Inguru Ministerioaren lankidetzarekin. Udalerri txikien iraunkortasunaren Conama Saria proiektuaren inguruan.
- Sareko lana
Hainbat gaitan laguntzen duten hiri sare eta taldeek egun erdiko bilerak egiteko lekua. Sareak Topaketan inplikatzeaz gainera, hirientzat interesgarri diren, eta aurrerapenak egiten ari diren gaien inguruko prozesu integratu eta partekatuen mosaikoa irudikatzen dute bilera horiek; bizikletaren erabileraren, klima aldaketaren, iraunkortasunaren adierazleen, udalerriak babesteko egituren eta abarren ingurukoena, besteak beste.
- Aurkezpen bereziak
Topaketaren osagarri diren erakunde laguntzaileak/proiektu interesgarriak aurkezteko lekua.