Antolatzailea(k)
Búscanos en Facebook
Lege-oharra
Lege-ohar honen helburua da, WEB GUNE honetara sartzen den ERABILTZAILEA bertara nola sartu eta nola erabiliko duen arautzea da.
WEB GUNE hau osatzen duten testuak, elementu grafikoak (diseinuak, argazkiak, logotipoak eta beste edozein elementu), maketazioa eta iturri-kodea CONAMA Fundazioarenak baino ez dira edo ustiapen-eskubideak lortu dituzten hirugarren batzuekin akordioak sinatu ditu.
WEB GUNEAN egoki iristen dituen aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du CONAMAk beretzat, hau da, edukiak (testuak eta elementu grafikoak), maketazioa, iturri-kodea eta egoki irizten duen beste edozein informazio edo zerbitzu aldatzekoa (gehitu, aldatu edo editatu).
Debekatuta dago, erabat, WEB GUNE hau edo berori osatzen duten edukiak edo elementuak (iturri-kodea barne) osorik edo zati batez beste web orri batzuetan, sare telematikoetan, bitarteko edo euskarri analogikoetan, digitaletan edo beste edozein motatakotan erreproduzitu, eraldatu edo aurkeztea, merkataritzarako nahiz banaketarako erabiltzea , baldin eta CONAMA Fundazioaren eta, hala badagokio, hirugarren laguntzaile batzuen baimena idatziz eduki ezean.
CONAMA Fundazioak ez du ematen WEB GUNEARI lotutako jabetza intelektualeko edo beste edozein motatako eskubideen gainean erabilera-baimen edo -lizentziarik, hirugarren batzuekin hartutako akordio zehatzen kasuan izan ezik.
CONAMA Fundazioak espresuki eta idatziz baimendu behar du beste web orri batean azaltzen diren WEB GUNE honetarako edo bertako edozein elementu edo orrirako esteka edo lotura ezartzea.
WEB GUNE honen bitartez eskainitako edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko eta ondorengoetarako ez baliatzeko konpromisoa bereganatzen du ERABILTZAILEAK:
1. Espainiar legeen edo Europar Batasuneko arauen aurka edo hirugarren batzuen eskubideak urratuz edo pertsonen intimitatearen aurka doan edozein ekintzatarako erabiltzea.
2. CONAMA Fundazioaren aburuz, gogorra, lizuna, neurriz kanpokoa, legez kanpokoa, arraza-arlokoa, xenofoboa edo iraingarria den edozein eduki argitaratzea edo helaraztea.
Erakunde-babesleak
Babesle berezia