Español English Euskera

Zergatik Vitoria-Gasteizen? 



2010eko urriaren 21ean, 2012ko Europako Hiriburu Berde izendatu zuten Vitoria-Gasteiz. Sari horrek Europar Batasuneko hiriek iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde hartutako konpromisoa eta egindako ahalegina aitortzen du. Aurrez, Stockholm (2010) eta Hanburgo (2011) izan dira “European Green Capital”, eta 2013. urtean Nantes izango da.

Vitoria-Gasteizen hainbat eta hainbat urtean egindako lana eta ahalegina baloratu dituzte aitortza hau egiteko: Vitoria-Gasteiz hiri trinko bihurtzea, hiria inguratzen duen Eraztun Berdea eraikitzea, klima-aldaketaren kontra borrokatzeko konpromisoa, edo Mugikortasun Iraunkorrerako eta Espazio Publikorako Plan handia, Europako beste hainbat hirirentzat eredu dena.

Sari horrekin, aukera ezin hobea du Vitoria-Gasteizek Europan hiri erreferente izaten jarraitzeko, ingurumenari dagokionez, eta Arabako hiriburuaren izaera berdea sendotzen lagunduko duten udal proiektu berriak garatzeko eta ezartzeko, iraunkortasuna baita hiri ereduaren epizentroa. Horrekin batera, dibulgazio-programa zabal bat antolatzeko erronka du, topaketa zientifikoak, sustapen-jarduerak, sentsibilizazio-kanpainak, herritarren parte-hartzea eta abar bilduko dituena, Europako Hiriburu Berdea den bitartean hiri-iraunkortasunaren benetako bultzatzaile bihurtzeko, Espainian, Europan eta nazioartean.

Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)