Español English Euskera

Helburu orokorrak

Hona hemen Tokiko V. Conamaren helburu orokorrak:
 

  • Inplikatutako agente guztientzat zabalik egongo den hiriari eta garapen iraunkorrari buruzko elkarrizketa-foro etengabe bat finkatzea, horien arteko komunikazioa errazteko.
  • Espainiako hiriek eta herriek  iraunkortasunak dakartzan erronken aurrean duten erantzukizuna onartzeko ezinbestekoak diren gaiak, helburuak eta epeak jartzen laguntzea, epe labur, ertain eta luzerako garapen-estrategia aldatuta.
  • Helburu horiek eta noranzko horretan jarritako jardunbide egokiak onartzeko beharrezkoak diren tresnak identifikatzea.
  • Ezagutza sustatu eta hedatzea, eta esperientzia arrakastatsuen trukea erraztea.
  • Landaren garapena eta iraunkortasunari begira lurralde kohesioa lortzeko dituen aukerak sustatzea.


Helburu bereziak

Vitoria-Gasteizkoan, honako helburu berezi hauek erantsi dira:
 

  • Tokiko gobernu-talde berriak hiriari eta iraunkortasunari nahiz garapen eredu berriei buruzko eztabaidan sartzea.
  • Espainiako, Europako eta Iberoamerikako hirien artean elkarrizketarako zubiak sortzea, hiri-iraunkortasunari buruzko gai nagusien inguruan.
  • Eztabaida eta parte-hartze tresna berritzaileak erabiltzea, sare sozialetara ere zabalik daudenak, Tokiko V. Conamak ikasteko eta elkarrizketarako eskaintzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
  • Aditu, espezialista eta teknikarien eztabaida herritarrekin konektatzea, giro eta bide egokiak eta bi noranzkokoak erraztuta.
Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)