Español English Euskera

Conama Local-en aurrekariak

Conama (Ingurumenaren Biltzar Nazionala), Espainian iraunkortasunari lotutako profesionalen erreferentziazko hitzordua da. 1992. urteaz geroztik, bi urtez behin antolatzen da Madrilen, urte bikoitietako azaroaren azken astean. Garapen iraunkorraren bilakaeran inplikatu eta konprometitutako pertsona eta erakundeen sare zabala sortzen du Conamak, edizio bakoitzean, prozesu honetan denok garrantzitsu garelako premisatik. 2010. urteko azken edizioan, 10.000 lagun baino gehiago bildu ziren Conaman, tartean, ospakizunaren aurreko hilabeteetan ekintzen garapenean eraginkortasunez esku hartu zuten 2.108 lagun, eta baita deialdiaren maila ezberdinetan lagundu zuten 578 erakunde ere. Conama 10-i buruzko informazio guztia honako helbide honetan aurki daiteke: www.conama10.es.

Conamaren lehen edizioetatik, zabal landu dira tokiko gaiak biltzarraren egitarauan, eta leku propioak eduki dituzte 1998. urtetik, “Hiri iraunkorrak” izeneko gai-bloke bat sortu zenetik, besteren artean Vitoria-Gasteizko Udalak eta Bartzelonako Diputazioak sustatuta. 2006. urtean, foro moduan finkatu zen biltzarreko gune hori, “Tokiko topaketa” izenarekin, eta 2008ko edizioaren ondoren, urtean behin egiteko erabakia hartu zen, Uurte bikoitietan egiten diren Conamaren edizioekin txandakatuz, urte bakoitietan Madriletik kanpo edizioak anolatuz.

Hirugarren Tokiko topaketa 2009. urtean izan zen, Sevillan, eta 600 lagun baino gehiago bildu zituen. Han aurkeztu zuten “Espainiarako Aldaketa Globala 2020/50. Hiri egitaraua" txostena, hirien benetako iraunkortasunerako helburuak eta agertokiak planteatzeko, epe ertain eta luzera.

2010. urtean, Conama10 delakoan, laugarren edizioa izango da (1.272 lagun bertaratuko dira), “orain, inoiz baino beharrezkoagoa” da iraunkortasuna bultzatzea lemapean.

Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)