Español English Euskera

5. tokiko Conama kongresuaren azken txostena aurkeztu da Vitoria-Gasteizen

27/03/2012 - Fundación Conama

Eraikinak birgaitzea, energia aurreztea, berriz ere autobusera... Horiek dira krisiaren aurkako errezeta batzuk Vitoria-Gasteizko 5. tokiko Conama kongresuaren azken txostenean bildutako hirietan iraunkortasunarekin aurrera egiteko. Txostena 2012ko Europako Hiriburu Berdean aurkeztu da.


Argitalpen horretan biltzen da 2011ko azaroaren 29tik abenduaren 1era bitarte Vitoria-Gasteizen hiri iraunkorrei buruz egindako kongresuaren datu esanguratsuenak. Topaketa horretan 150 hizlarik parte hartu zuten, 81 komunikazio tekniko erakutsi ziren, eta 700 partaide baino gehiago bertaratu ziren.

128 orrialde ditu, eta kongresuan aditu ospetsuek eta hainbat partaidek egindako esku-hartzeen hautaketa bat eskaintzen da liburuan, eta modu berezian nabarmentzen da hiriak berriz formulatzeko modua iraunkorragoak eta bizigarriagoak izan daitezen, gaur egungoaren moduko krisialdi ekonomikoko testuinguru larrian. Aztertzen diren eremuak honako hauek dira: energia eta klimaren aldaketa, mugikortasun iraunkorra, hiri berdeagoak, produkzioa, osasuna eta kontsumoa. Horretaz gain, beste hiri batzuetako esperientziak biltzen dira, hala nola topaketan ordezkatuak egon ziren hiru european green capital sarituen esperientziak, Hanburgo, Nantes eta Vitoria-Gasteiz alegia.

Tokiko Conama hori (Ingurumen Kongresu Nazionalaren proiekzio bat tokiko mailan) Conama Fundazioak eta Vitoria-Gasteizko Udalak antolatu dute. Topaketaren ingurumen-inpaktua murrizteko hartutako murrizketa-neurriak gorabehera, kongresu horren eraginez 65,94 CO2 tona baliokide isuri ziren –nagusiki antolamendurako, hizlarien eta bertaratuen bidaien ondorioz (% 88,87)–, baina CeroCO2ren bitartez Madre de Dios eskualdeko (Peru) Amazonia zaintzeko proiektuan konpentsatu dira (www.ceroco2.org).
 



Deskargatu hemen Conama Local-en 5. txostena

 


Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)