Español English Euskera

Nola bimoldatu eraikuntzaren sektorea birgaitzekoan?

30/11/2011 - Fundación Conama

Adituek hemendik 2050era 10 milioi etxebizitza birgaitzeko ekintza-plana proposatu dute. 

Esparru arautzaile egokiarekin, 2001. urtearen aurretik eraikitako hamar milioi etxebizitza nagusi baino gehiago behe-kontsumoko eta negutegi efektuko gas-igorpen txikiko etxe bihurtuko dira datozen lau hamarkadetan. Horixe ziurtatzen du, birgaitze inguruko aditu talde batek Vitoria-Gasteizen, European Green Capital programaren barruan izandako lehen ekitaldi handian, iragarritako  “Una visión-país para el sector de la edificación en España” izeneko txostenak.

Lan horretan jasotako aurreikuspenen arabera, herrialdeko eraikuntzaren negozio-ereduan emango den 180 graduko aldaketak, sektorea suspertzea eta urtean kalitatezko 110.000 eta 130.000 lanpostu egonkor inguru sortzea ahalbidetuko luke, 2012 eta 2050 artean. Eraikinen parkearen birgaitzearen aldeko apustu honek urtean 10.000 milioi euro arteko inbertsioa eskatuko luke, zeina familien aurrezkiaren, finantza-erakundeen, energia-zerbitzuetako enpresen, energia-enpresen eta Estatuaren bitartez ordainduko bailitzateke. Bestalde, energia eta igorpenak aurreztean, gizarte-onurekin edo etxebizitzen kalitatea hobetzean sortutako itzulkin ezberdinak jasoko lituzke inbertsio-iturri bakoitzak. 

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea den Alberto Cuchik eta Climate Strategy & Partners enpresako zuzendari nagusia den Peter Sweatmanek Birgaitzeari buruzko Lantaldearen (1) barruan egindako txostenak, helburu horiek lortzeko eta eraikuntzaren sektorearen herrialdea birgaitzekoa bihurtzeko ekintza-plana definitzen du. Aditu hauen aburuz, eraikin berrien ekoizpenari lotutako negozio tradizionala ez da ingurumen aldetik bideragarria, eta ezin da ezta ere, krisialdi ekonomikoaren aurreko egoerara itzultzea espero. Hala ere, uste dute, uste, sektoreak Espainiako ekonomiaren dinamizatzailearen eginkizuna berreskura dezakeela, horren birmoldaketaren alde egingo duen esparru arautzaile baten bitartez. Txostenaren arabera, horrela, Espainian 2050. urtera arte, 300.000 milioi euro arte aurreztea lor liteke energia-eraginkortasunean eta igorpenak aurreztean. 

2011ko urtarrileko aurreikuspen baten arabera, gaur egun 10,2 milioi eraikin egongo litzateke Espainian, eta horietan 25 milioi etxebizitza (horietatik 700.000. hutsik). 2001. urtearen aurretik eraikitako 8,5 milioi egoitza-eraikin daude, eta lanak ezaugarri bereziki interesgarriak dituzten 14,5 milioi etxebizitzari eskaintzen die arreta berezia: etxebizitza-talde honetatik %60a 1980. urtearen aurretik eraiki ziren, duela hogeita hamar urte baino gehiago, oraindik energia-eraginkortasuna arautzen duen araurik ez zegoenean.  

Legeria egokia zein laguntza zuzenak edo birgaitzeko interes-tasa txikiko finantzazioa edo zerga-onurak sortzea bideratuko duen antolamendu-esparru egoki baten ordez, azterlanak kalkulatzen du energiaren aldetik eraginkorrak diren hamar milioi etxebizitzara hel daitekeela Espainian 2050. urtean –2001. urtearen aurreko etxebizitza nagusietako parkearen %64rik ezeraginkorrena–, eta horrela, berokuntzaren kontsumoa %80 eta ur bero sanitariorako merkataritzako energia-eskariak %60 murriztu. Horrek zera ekarriko luke, etxebizitzaren sektoreko igorpenak 2001. urtearen aldean %34 murriztea, eta hori aurrerapen erabakigarria da urte horren aldean sektorearen igorpenak, beste kontsumo batzuetan eta energia-ereduaren aldaketan oinarritutako beste ekintza batzuen bitartez, %80 murrizteko. 

Helburu horiek lortzeko 2050.era arte -Planaren epealdia amaitu baino lehen sortutako aurrezkiekin itzuliko dena- behar izango den guztizko inbertsioa 160.000 milioi eurokoa izango dela aurreikusten da, eta horri %50 gehigarria gehitzen diote adituek, energia-eraginkortasunean egindako inbertsioek etxebizitzaren kalitatea hobetzeko beste inbertsio batzuetan izango duen eraginaren ondorioz. Horrenbestez, ekintza-planak mugiarazitako inbertsioa 240.000 milioi eurora helduko litzateke 38 urtetan, 2005-2020rako Azpiegitura eta Garraioen Plan Estrategikoaren (PEIT) antzeko zenbatekora, alegia .

Iraganean gertatutakoaren aldean, inbertsio horiek eragin positiboa izango lukete etxeetako gastuan eta ingurumenean. Baina, gizarte-ikuspegitik ere eragin positiboa izatea da helburua. “Batek eraikin berriak egiten dituenean, eraikinak egiten ditu; birgaitzen duenean, jendearekin lan egiten ari da” azpimarratu du Cuchik, birgaitzearen gizarte-osagaiaren garrantzia nabarmenduz.  

“Gure ekintza-planaren gakoa kaudimen ekonomikoa da; hamarkadetan zehar tokiko enplegua eta enplegu iraunkorra sortuko du eta 2020 eta 2050erako europar testuinguruan eraikinen energia-eraginkortasunaren alorreko helburuen zati bat bete dezake”, gaineratu du Sweatmanek.

Txostena hemen deskarga dezakezu:

http://www.encuentrolocal.vsf.es/download/bancorecursos/libro_GTR_cast_postimprenta.pdf

http://www.encuentrolocal.vsf.es/download/bancorecursos/libro_GTR_engl_postimprenta.pdf



 

(1) Honako kide hauek ditu Birgaitzearen Lantaldeak (GTR): Valentín Alfaya, Ferrovial Taldeko Kalitate eta Ingurumen zuzendaria; Luis Álvarez-Ude, Green Building Council Españako zuzendari nagusia; Xavier Casanovas, Bartzelonako Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzako Ingeniarien Elkargoko Birgaitze eta Ingurumen zuzendaria; Albert Cuchí, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko (Barcelona Tech.) irakaslea; Francisco Javier González, Madrilgo Europar Unibertsitateko Arkitektura Eskolako irakaslea; Fernando Prats, Cambio Global España 2020/50 programarako Ingurumenari buruzko Azterlan eta Informazioko Zentro Konplutentseko aholkularia; Peter Sweatman, Climate Strategy & Partners enpresako zuzendari nagusia; eta Alicia Torrego, Conama Fundazioaren gerentea. GBCe-k eta Conama Fundazioak koordinatutako GTR hau, 2010. urtean zehar garatutako hainbat biltzarren ondorengo tresna gisa sortu zen. Biltzar horien ondorioa izan zen ekonomia eta ingurumen arloko egungo erronkei ekin ahal izateko eraikuntzaren sektorean aldaketa bat proposatu behar dela. Honako hauek izan ziren biltzar horiek: SB10Mad (Sustainable Building Nazioarteko Biltzarra, Madrilen), R+S=F (“Birgaitzea eta iraunkortasuna. Etorkizuna posible da”, Bartzelonan) eta Conama10 (“Ingurumenaren Hamargarren Biltzar Nazionala”, Madrilen).

Erakunde-babesleak
Babesle berezia
Desarrollado por: Varadero Software Factory (VSF)